2. ARIKETA: CISTERNA, F.(2002) “EL CURRICULUM OCULTO: MENSAJES NO VISIBLES DEL CONOCIMIENTO EDUCATIVO” SINTESIA EGIN HONAKO ZATIAK KONTUTAN IZANIK:
-ZER DA CURRICULUM EZKUTUA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE ZUK?
Gure hitzetan, curriculum ezkutua eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza
arloko eraginen multzoa da. Jarrera eta baloreekin lotuta dago eta ideien, aurreiritzien
eta esperientzien multzo bat da. Hauek, askotan, nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei
(balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.
-ZENBAT IKUSPUNTU DESBERDINTZEN DIRA. AZALDU BAKOITZA, DITUEN EGILEAK ERE IDENTIFIKATUZ.
Bi ikuspuntu ezberdintzen dira: analisi guzti hori EISNER ETA VALLANCEk egin zuten:
*Hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa
Hurrengo bost ikuspuntu hauek ezberdintzen dira bertan:
1. Arrazionalismo akademikoa: EDUKIEK dute garrantzi handiena
J. F. HERBART
Ikuspuntu tradizionalena da. Ikuspuntu honen helburua pertsonak kulturaren parte
izatera iristeko tresnak eskaintzea da. Beraz, eskolaren helburu nagusiena haurrei
kultura transmititzea da. J. Schwab eta R. Bridgham izan ziren ikuspuntu tradizional
hau indartu eta logika eta diziplinaren egiturak ikertu zituztenak. Honez gain, Herbart
izan zen aurrekari garrantzitsuena. Honek garrantzi handiena arloei (asignaturei)
ematen zien, eta horrela ikasleek ahalegin pertsonalak eginez lortzen zituzten
lorpenak. Ikasleek ahalik eta eduki gehien ikastea zuten helburu. Ikuspuntu
honetan ez da curriculum ezkutuaren existentzia aipatzen, ikasleei soilik alderdi
objetiboak erakusten baitizkie.
2. Hezkuntzaren teknologia: METODOLOGIAK garrantzia
R. W. TYLER/ H. TABA/ BLOOMen taxonomia
Prozesuetan oinarritzen den ikuspuntua da, bertan garrantzi handiagoa ematen
die ea “nola” erakutsi behar duten, “zer” erakutsi ordez. Ikuspuntu honen funtsa
Ralph W. Tylerren obran dago, “Principios básicos del curriculum y del aprendizaje”
izenekoan. Eredu hezigarri hau komunikabideetan oinarritzen da, eta ez
irakaskuntzaren helburuetan. Bestetik, ikuspuntu honen beste aurrekari bat
Hilda Taba da, honek Tylerren eredua garatu zuen. Honez gain, ikuspuntu
teknologiko honek bi helburu ditu. Alde batetik, irakaskuntzaren helburuak
lortzeko beste baliabide bat izatea; eta bestetik, ikasleei baloreak trasnsmititzeko
baliabide bat izatea, honekin hezkuntza proiektuaren parte izatera iritsiz. Beraz,
curriculum ezkutua instrumentalki ematen da. Irakaslearen rola profesionala izan
ordez, teknikoa da gehienbat.
3. Ikuspuntu kognitiboa: IKASLEAREN BARNE PROZESUETAN OINARRITURIK (garapen pertsonala)
J. PIAGET
Haurra hezkuntzaren muina izaten hasten da. Garrantzia ematen zaio haurrak
egiten ikasteari eta alde batera uzten da instrukzio soila. Prozesu intelektualen
eta prozesu kognitiboen gaitasunak edozein ikaskuntzara ezarri daitezke.
Hauek, bi zentzutara orienta daitezke:
-Eskolaren helburuen identifikazioa, edukien hornitzaile (emaile) bezala.
-Ikaskuntza eta eskola ezagutzaren elkarrekintza.
Hezkuntza ikaskuntzaren dinamikatzat jotzen da. Prozesu kognitiboen garatzeak
ez ditu kantitateak determinatzen; baizik eta, erabiltzen diren erreminta
intelektualen erabilera egokia. Azken hau modu egokian gauzatzen bada,
prozesu kognitibo hauen igoera ziurtatuko du.
Enfoke kognitiboa haurran zentratzen da eta hau dagoen gizarte inguruaren
arabera modu batera edo bestera emango da. Haurraren barneko prozesuak
gizartearen prozesuaren gainetik daude.
Barneko prozesua garatzen badute, autonomia intelektuala lortuko dute eta
horrela ikastetxetik kanpo, bere aburuz, nahi duena hautatzeko gai izango da.
Aprendizaiaren edukietatik haratago, garrantzitsuena dena ikaskuntza pertsonala
garatzea da. Honetarako, hezkuntza haurretan zentratu behar da eta hauek
motibatuak egoteko haien intereseko gaietan zentratu beharko litzatekete.
Ikuspuntu honen aurrekariak Eisner eta Vallance izan ziren.
4. Hezkuntza pertsonalizatua: IKASLEAN OINARRITURIK
P. FAURE/ C. ROGERS/ GARCIA HOZ
Ikuspuntu hau baloreetan oinarritzen da, norberaren helburu pertsonaleei eta
norberaren integratzeko beharrei erreferentzia eginez. Curriculumaren eginkizuna,
norberak esperientzia pertsonalak bizitzea da, ikaskuntza indibidiualaren bidez,
betiere autonomia garatzeko helburuarekin. Hau da, hezkuntzaren helburu
garrantzitsuena norberaren askatasuna eta garapen pertsonala lortzea da. Beraz,
bistakoa da ikuspuntu honetan geroz eta garrantzi gutxiagoa ematen zaiela
edukiei, eta geroz eta gehiago zentratzen direla bakoitzaren esperientzi eta
garapenari.
Ikuspuntu honek bi helburu ditu nagusiki. Alde batetik, curriculumak nola antolatuta
egon behar duen zehazten du, eta bestetik, esperientzia pertsonalen bitartez
autonomia lortzeko helburuak aztertzen ditu. Guzti honek irakasleen eta eskolen
ardura eskatzen du. Ikuspuntu honen aurrekari batzuk Pierre Faure, Carl Rogers
eta Victor Garcia Hoz izan ziren. Ikuspuntu honetan curriculum ezkutuaren
existentzia onartzen da.
5. Gizartearen berreraikuntza: TESTUINGURUAN oinarriturik
PESTALOZZI/ GIROUX/ DEWEY
Ikuspegi honek lan pedagogikoa testuinguru sozio historiko batean kokatzen du,
eta bertan hezkuntza bizitzaren oinarri bezala ikusten da. Hezkuntzaren helburua
pertsonen behar sozialak asetzea da. Ikuspuntu honetan balore sozialak kontuan
hartzen dira eta eskolaren inguruan dagoen eztabaida politikoa ez du ukatzen.
Curriculumak gazteak bizitza aldakorrerako prestatu behar ditu. Honekin batera,
curriculumak pertsonak talde batean egokitzeko bide bat izan behar du. Beraz,
aldaketa hauek aurrera eramateko hezitzaileak behar dira. Azken finean, ikuspuntu
hau eskola bere ingurunean dagoen egoera sozialean kokatzen saiatzen da.
Ikuspuntu honen aurrekariak Pestalozzi, Henry Giroux eta Eisner eta Vallance izan
ziren.
*Gizartearen eta curriculumaren teoria kritikoa
FRANKFURTEKO ESKOLA/ CARR/ GIMENO LLORENTE
-HEZIBERRI 2020 CURRICULUMA ZEIN IKUSPUNTUREN BARRUAN EGOKITZEN
DELA USTE DUZU? ZERGATIK?
DENETAN, TEORIA KLASIKOAREN ETA TEORIA KRITIKOAREN ARTEKO
BATASUNAREN ONDORIOA DA.
Heziberri, ikuspuntu horien arteko batean sartzen da.
HEZIBERRI→ BIZITZARAKO PRESTATU → KONPETENTZIAK GARATU=
-GAITASUN+AHALMEN eta -PRAKTIKO+TEORIKOA
-CURRICULUM EZKUTUA EKIDIN DAITEKEELA USTE AL DUZU? NOLA?
Gure ustez, curriculum ezkutua ekidin daiteke nahiz eta errealitatean oso zaila izan.
Curriculum formalak curriculum ezkutuko alderdiak bere baitan jaso beharko lituzke.
Curriculum ezkutua baloreetan, sentimenduetan eta iritzietan oinarritzen da, eta
hauek curriculum formal batean biltzea oso lan zaila da. Hala ere, esan beharra
dugu posible izango balitz curriculum bakar batean alderdi guztiak biltzea hoberena
izango litzatekeela.
Laburbilduz, ekidin daiteke, pentsamendu positiboa izan behar da. Ezkutu eta esplizituaren
arteko tartea murrizten saiatu behar da eta kontraesanak ere murriztu egin behar ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina