2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

CURRICULUM EZKUTUA


CURRICULUM EZKUTUA

1. ARIKETA:

Amets magikoa (Debi Gliori) - Irati Intxaurrondo.


1. Zergatik da zuretzat adierazgarria?

Haurtzaroko nire ipuin gogokoenetako bat da. Oroitzapen oso goxoak etortzen zaizkit ipuin honetaz oroitzen naizen bakoitzean; izan ere, amak oparituriko ipuin bat da eta nik sarritan eskatzen nion ipuina irakurtzeko lotara joan aurretik. Nik ipuinean bezalako ametsetako mundua irudikatzen nuen nire baitan (lagunekin eta animaliekin jolasean, hodeien artean saltoka…) eta azkenean amets egin ondoren bere ohean lo geratzen zen hartza eta oso identifikatuta sentitzen nintzen.

2. Zer balio trasmititzen dituela uste duzu?

Goxotasuna eta lasaitasuna transmititzen ditu, baita lo egiteko segurtasuna ere. Hartz amak semeak ametsetan bidaiatu ondoren lokartzeko ipuin bat kontatzen diolako goxo-goxo semearen ondoan hau, lo geratu arte.

3. Haurtzaroarekiko zein ikuspuntu dute?

Edozein haurrentzat zuzenduta dagoen ipuin bat dela esango nuke. Baina, zehatzago esatearren, atxikimendua edota segurtasun falta duten haurrei zuzenduta dagoen ipuin bat da. Horrez gain, ipuin aproposa da lo egiteko zailtasunak dituzten haur ororentzat.

4. Zer ikasi dute?

Batez ere, lo lasai egin behar dela eta gurasoak zure ondoan daudela zuri laguntzeko behar duzun bakoitzean. Horrez gain, iluntasunari eta gauari beldurrik ez izaten erakusten du. Bestalde, amets egitea libre dela eta gure mundu propioa irudikatzen laguntzen du.

Lokomotora txikia - Maddi Galarraga

1. Zergatik da zuretzat adierazgarria?

Oso kuttuna dut honako film hau, txiki nintzela amak oparitu zidan. Bertan agertzen zen lokomotora txikiaren esaldia oraindik ere gogoan dut: "Lor dezaket, lor dezaket".

2. Zer balio trasmititzen dituela uste duzu?

Tren bat matxuratu egiten da eta ezin izango du mendia zeharkatu haurrei opariak emateko, hori dela eta lokomotora txkia prest egongo da lan hori burutzeko, nahiz eta beste tren handi guztiek lortuko ez duela esan. Norberak bere buruarengan konfiantza izan behar duela trasmititzen du, nahiz eta inguruan ditugun pertsonek lortuko ez dugula esan edota gai ez garela. Bestetik tamainak zein neurrien garrantzi eza azpimarratzen du, hau da, txikiagoa izateak eza du esan nahi lortuko ez duzunik edo egingo ez duzunik.

3. Haurtzaroarekiko zein ikuspuntu dute?

Edozein haurrentzat zuzendurik dagoen filma dela esan dezakegu, baina zehazki, segurtasun edota konfiantza falta duten horientzat

4. Zer ikasi dute?

"Lor dezaket, lor dezaket" leloarekin batera, ez dagoela ezinezkorik, eta dena egiteko gai garela adierazten die haurrei, nahiz eta inguratzen gaituzten pertsonek aurkakoa adierazi. Bestetik tamainak ez duela axola adierazten du, hau da, nahiz handia nahiz txikia izan, jarritako helburua denok beteko dugu.


Txerrikume atsegina (Beatrix potterena) - Maddi Esnaola.

1. Zergatik da zuretzat adierazgarria?

Nire bideoen armairuan ikusi nuen bezalaxe konturatu nintzen hau izango zela aukeratuko nuen bideoa. Oso oroitzapen politak ekartzen dizkit gogora, txikia nintzela nire film gogokoena zen. Goxotasuna transmititzen zidan. Nire amak kontatu zidanez, beti jartzeko eskatzen nion. Gaur egun, gogoan ditut pelikularen zati batzuk, eta baita pertsonaiak ere, baina ez dut ondo gogoratzen istorioa.

2. Zein balio transmititzen dituela uste duzu?

Alde batetik, persona bakoitzak zerbait nahi badu berak lortu behar duela nahi duen hori. Adibidez, txerritxoak janaria behar duelako eta etxean ez dutelako etxea utzi beharra dauka (autonomia).

Bestetik, Bershkire txerrieme beltza izanik, aniztasunaren trataeraren balioa ere transmititzen die haurrei, hau da, berdintasuna. Horrez gain, adiskidetasuna, familiaren garrantzia, goxotasuna... ere oso balio garrantzitsuak dira.

3. Haurtzaroarekiko zein ikuspuntu dute?

Edozein haurri zuzendutako filma dela uste dut. Baina zerbait konkretua esan behar bada, autonomia falta duten haurrentzat zuzendua dagoela esan daiteke.

4. Zer ikasi duzue?

Haurrari bizitza erreala ikustarazten diola uste dut. Etxetik alde egin beharra janaria behar duelako, lehen esan bezala, zerbait nahi badu irabazi egin behar dela ikustarazten die eta lana egin nahi bada bilatu egin behar dela.

Oso pasarte politak ageri dira bideoan: lagunekin jolasean, dantzan, anai-arrebekin... baina pasarte gogorrak ere ageri dira, haurrak kontura daitezen beti dena ez dela ona eta tartean arazoak egon daitezkela: txerritxoa basoan galduta agertzen denean bakarrik.

Takolo, Pirritx eta Porrotx baserrian - Leire Gezuraga.

1. Zergatik da zuretzat adierazgarria?

Bideo hau txikia nintzenean ikusten nuen, egunero ez, baina astean 3 aldiz bai. Esan beharra dut oso gusutuko nuela eta bertan agertzen ziren kantuak ikasten nituela. Oso berezia zen niretzako, txikitan ikusi nuen lehenengo bideoa izan baitzen.

2. Zein balio transmititzen dituela uste duzu?

Bertan agertzen diren protagonistak, beti oso alai agertzen dira. Noizean behin haserrealdiak ere izaten dituzte, baina oso gutxi. Taldean aritzea, elkarlana, dinamika ezberdinak egiteko balioak transmititzen ditu. Batez ere esango nuke, lagun artean dauden pertsonek, familia bat osatzen dutela, beraz harremanen garrantzia ere azpimarratzen da. Lehiakortasunaren inguruan hausnartzeko aukera ere ematen du, kirolean batez ere.

Euskarari ere garrantzi handia ematen dio,denek euskaraz hitz egiten dute eta modu oso argian.

3. Haurtzaroarekiko zein ikuspuntu dute?

Haur guzitei zuzendua dagoen bideoa bat da. Bertako protagonista gehienak gaztetxoak dira, 7-9 urte bitarteko haurrak baitira. Beraien arteko harremanak oso onak dira, elkar laguntzen dira eta batez ere elkar diskriminatzea oso gaizki ikusia dago talde barruan. Errespetuz jokatzen dute denek. Haurrek beraiek proposatzen dituzten jokoak aurrera eramaten dituzte, imajinazioa eta iniziatiba bultzatuz..

4. Zer ikasi dute?

Bideo honekin nik ikasi dudana izan da, elkarlanean gauza asko lortu daitezkeela. Gainera, lagunen arteko harremanek duten garrantziaz jabeu naiz, eta harremanak behar bezala baloratzeko balio izan dit. Bestalde, lagunak mutilak zein neskak, bi sexukoak izan daitezkeela, eta ez soilik neskak nesken lagun eta mutilak mutilen lagun. Beraz, sexu arteko bereizketa lde batera uzten du.

Euskara eta euskararekiko atxikimendu handiagoa izaten ikasi dut, nire ama hizkuntza izanik, eta euskaldun egiten nauen faktorea izanik, berau ez galtzeko balio izan dit.

Bestalde, lehiakortasunari lotuta, kirolean lehiatu ba, baina galdu ezkero ezer ez dela gertatzen konturatzeko oso garrantzitsua izan da filme hau. Galtzearen frustrazioa ezin dela modu egozkor batean hartu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina