Kaixo!!!!
Ongi etorri nire bloggera! Ni Irati naiz, Haur Hezkuntzako graduko ikaslea, eta bertan nire ikaskideekin osatutako talde bateko kidea, zehatz-mehatz esanda Kiskirrijek taldekoa: Maddi, Leire, Maddik eta nik osatzen duguna.
Blog berri honetan Didaktika Orokorra ikasgaian urtean zehar egingo ditugun lan zein hausnarketak aurkituko dituzue.
Etorkizuneko irakasle izango garenez kontuan hartu beharrekoa da haurtzaroa etorkizunean eragin erabakitzailea duen etapa dela, bertako oroitzapen, bizipen zein esperientziek garrantzi handia baitute. Haur Hezkuntzan garrantzi handia dute zenbait objektuk. Bakoitzak objektu ezberdin batekin erlazionatzen du bere haurtzaroa, baina funtsean atxikimendua da nabarmenena den ezaugarria.
Haur orok bezalaxe, geuk ere geure objektu kuttunak izan ditugu geure haurtzaroan, bidelagun izan direnak: pelutxe, panpina, zapi...
Objektu hauei esker geure buruarekin gustura sentitzen ginen, konfiantza transmititzen ziguten. Hauek geure autoestimu zein egonkortasuna garatzeko funtsezko tresnak ziren. Komunikazio emozionala landuz. Eskola garaian ere, gure atxikimendu irudi garrantzitsuenengandik, hau da, gurasoengandik bereiztean, objektu hauek ikasgelara eramatean askoz ere seguruago eta lasaiago sentitzen ginen.
Bestalde, bakoitzak erabilpen desberdina ematen zion norbere objektuari. Esaterako, alde batetik ikusi dugu, batzuk objektu hauek ezinbestekoak dituztela lokartzeko, jolasteko zein kalera irteteko; hauen usain eta goxotasunak behar dugun segurtasuna ematen digutelako. Aldiz, bestetik ikusi dugu, besteentzat objektu hauek nahiz eta oso gogokoak eta kuttunak izan, ez direla behar beharrezkoak eta momentu jakinetan jolasteko soilik erabiltzen dituztela.
Orokorrean ikus dezakegu objektu horiek segurtasuna transmititzen dietela haurrei. Haur Hezkuntza, haurrak etxekoengandik banatzen hasten diren prozesua da, hau da, egokitze-aldia ematen da bertan eta hau oso prozesu garrantzitsu eta gogorra da batzuetan. Etxetik jostailuren bat eramateak prozesu hori errazten du. Atxikimendu segurua garatuta duten haurrek segurtasun gehiago izango dute beren gizarte-harremanetan. Horrela, beren emozioak ere hobeto erregulatzen dituzte, eta errazago egingo zaie lagunak egitea eta horiekin erlazionatzea.
Hauek dira geure objektuak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina