ROGER COUSINET
Roger Cousinet, pedagogo Frantsesa 1881. urtean jaio zen familia burges batean, ahalik eta 1973an hil zen arte. Frantziako hezkuntza sistema aurreratuaren aitzindari izan zen. 1903. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen, École Normale Supérieure-n izeneko eskolan . Lehen Mundu Gerra mobilizatu aurretik irakasle bihurtu zen, gerra amaitu ondoren irakaskuntzan jarraitu zuen, ikaskuntza aktiboaren metodoa oinarri hartuta.
1920an New Education-eko zuzendaria bihurtu zen eta 1945. urtean berriz, Frantziako Eskola berria sortu zuen. 1964an Hezkuntza eta Garapenerako aldizkaria sortu zuen, honako aldizkari hau, gaur egun Frantziako aldizkari garrantzitsuenetako bat delarik.
Cousinet, mende honetako lehen hamarkadetan, 1922an, sortutako talde-lanaren metodoaren sortzailea izateagatik eta eskola aktiboa (1945) sustatzeagatik da ezaguna. Talde lanaren bultzatzaile da, honela, ikasleak arazoren bat duenean beren taldekideen erantzunak izango ditu laguntza gisa. Bestetik, haurra bere hezitzailea propioa dela dio eta bere ekimena eta askatasuna errespetatu behar direla uneoro.
METODOLOGIA
Roger Cousinetek Eskola Berria sortu zuen, eta bertako metodologia lan taldean oinarritzen da. Ikaslea da bertako protagonista, eta bertako ikaskuntza aktiboa, partehartzailea eta kooperatiboa da. Ikaslea iada ez da pertsona pasibo bezala ikusten. Ebaluazio sistemari dagokionez, malguagoa da. Komunitatea eta eskolaren arteko erlazioa estuagoa da eta gertukotasun handiagoa dago.
Irakaslearen paperari dagokionez, aldaketa nabarmen bat eman zuen. Bere jarrera positiboa izango da, eta motibagarria. Haurrei galderak egiten dizkie, eurak ere galderak egin ditzaten, bien arteko interakzioa bultzatuz. Denen iritziak errespetatuko dira haur guztien arteko berdintasuna egon dadin. Gainera, indibidualismoa alde batera utziko du. Irakasleak gelako giroa ona izan dadin bermatuko du.
Metodologia hau praktikotasunean oinarritzen da eta bertako lema “egiten ikastea” da. Horrela, konpetentziak landuz.
GAUR EGUNGO ESKOLAN NOLA APLIKATU
Gaur egungo eskola askotan, Cousinet-en metodoa praktikan jartzea egokia izango litzateke, aldaketa batzuk egin eta horrez gain testuingurua eta garaia kontuan izanik. Gaur egun ere, bere zenbait ekarpenek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute. Izan ere, Cousineten metodoak haurren parte hartzea bultzatzen du, haurrei kuriositatea piztuz eta ezagutzearen inguruan interes gehiago izan dezaten. Bestetik, haurren sozializazioan laguntzen du; hauek beraien ikaskideekin erlazionatzen direlarik eta lankidetza kooperatiboan lan egiten dutelarik. Honez gain, ikasleen arteko berdintasuna/parekidetasuna sustatzen du eta gainera, beraien trebetasun eta gaitasunak garatzen laguntzen du.
Ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista dela kontuan izanik, Cousinetek talde lan librea bultzatzen du.
Gaur egun eskolan Cousineten metodoa aplikagarria litzateke. Hau horrela, sormena lantzeko jardueren bidez landu dezakegu kreatibitatea: olerkiak idatzi, eskulanak egin… Irakasleak, behatzaile izanez eta galderak eginez, haurrek egin behar duten horren inguruan pentsatzera bultzatu behar ditu. Irakalseak, pentsatutakoa ondo adierazi dutela ikusten badu, haurrei jakinarazi egin beharko lieke. Hau horrela izanda, materian aurrera jarraituko du irakasleak.
Jakintzarekin lotutako jardueren bidez, hiru esparru landuko liratezke: zientzia, historia eta geografia. Arlo hauek landu ahal izateko, egokia litzateke irudi eta marrazkien bitartez haurrei azalpenak ematea, ulermena errazten baitu; gainera, interesgarriagoa edo erakargarriagoa egingo luke.
Lehen aipatutako arloak lantzeko, eskolaz kanpo egindako irteeretak liratezke aukera egoki bat. Bertan naturarekin harreman zuzena izateaz gain (basora txangoa eta bertan landaren zein arbola ezberdinen izenak eta ezaugarriak ikasi eta identifikatu), esperimentazioaren bidez haurrek errezago ikasiko dute landu beharreko materia.
Aberasgarria da baita ere, irakasle, ikasle zein gurasoen parte hartzea. Haurrez gain, gurasoek eta irakasleek paper garrantzitsu bat jokatzen dute, denek aportazio bat egiten baitute haurren heziketan.
Horrek, komunitatea lantzeko aukera ematen du.
Cousineten metodoak ikasketa kooperatiboa bultzatzen du talde-lanaren bidez, denon artean osatzen garelako eta denon artean errazagoa delako aurrera egitea. Gaur egun, talde-lanak geroz eta gehiago erabiltzen diren lan egiteko moduak dira ikastetxe askotan.
→Power point (Cousinet)